EUSKARAREN OSASUNA INTERNETEN

PuntuEUS Behatokiaren arabera %17koa da euskararen erabilera Interneten. Edo, zehatzago esanda, Interneteko domeinu nagusietan (.eus, .com, .es, .org…) dauden webguneen %17k erabiltzen du euskara, bataz beste. Kalean baino zerbait gehiago, baina ez asko. Euskararen Kale Erabileraren azken neurketaren arabera %13,3koa da euskararen kale-erabilera.

Euskararen osasuna | Telefono gida

Gaur egun guztira 16.559 dira Euskal Herrian euskarazko edukia duten webguneak. Sare sozialetan euskarraren presentzia gero eta handiagoa da. Honen adibide bezala Google, Facebook, Twitter, Youtube edota Tuentiren euskarazko bertsioak ere erabili ditzakegula esan genezake.

Wikipedia, adibidez, 287 hizkuntzatan dago idatzita eta, horien artean, euskara 35. lekuan dago: 181.000 artikulu daude gure hizkuntzan idatzita.

Maite Goñi IKT adituaren ustez “euskal komunitatea txikia baino ekimentsua da” eta mundu honetan gero eta presentzia handiagoa duena. Horrek euskararen iraupenean asko lagunduko du; izan ere, gaur egungo gizartea ikusita, mundu digitalean ez dagoen hizkuntzak desagertzeko arrisku handiagoa izango duela ematen du. Eta egiazki, alde batetik, digitalizazioak aukera berriak zabaldu dizkie hizkuntza txikiei eta hainbat argitalpen egiteko kostuak txikitu ditu; gaur egun, edonork igo baitezake bideo bat edo idatzi dezake edozer gairi buruz.

Horregatik UTS KOMUNIKAZIOA taldeak, publizitatea (interneten eta paperean) euskaraz egitea gomendatzen dizugu. Elkarlanean hasteko prest gaude!

BILATZAILEA

Komertzio, enpresa edo partikularra

  • Zein herrietan?

  • Zein jarduera?